XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kantauriko erraldoia, agur erraldoia

gros-ulia auzoa

Groseko hondartzaren obrek aurrera darraite, garabia edo grua handiak alde egin duen arren.

Jakinmina sortu du 50 metrotako erraldoi honek.

Detaile batzuk ezagutzeko asmoz, garabiaren gidari den Joxe Ramonenekin hitzegin genuen.

Martxoan hasi ziren lanean.

Atsedenik gabe, garabiak 2.000 ordu luzez lan egin du.

Beraz bi langile egonik, bakoitzak 12 orduko turnoak egin beharra ditu.

Gauez lan egin beharraren alderik txarrena logurea oso errez sartzen dela da dio Jose Ramonek.

Uda garaian lanean aritzea lasaiagoa izan arren, itsasoak kalte handiak egin ditu.

Ez genuen espero kantauri itsasoa hain bizia izatea.

Olatuak askotan garabiaren gainetik pasa dira.

Kabinaren kristalak hautsi izan ditu eta askotan mandomahaia hondatu izan du.

Istripu larririk egon ez bada ere behin olatu batek langile bat eraman zuen.

Arazo hauek ez gertatzeko uretako aproposa diren garabiak beharko genituzke

Dena den, Jose Ramonek dioenez, lan zailagoa izaten da adibidez zubi bat egitea.

Honexegatik ez du ulertzen zer dela eta hainbeste espektazio, adibidez agintarien bisita ere jasotzeko.

Beraien lana burutu ondoren, beste batzuren txanda da, baina hala ere, ez dakite oporrik edukiko duten, lana izatea ez da samurra, beraz, sortzen denean ezin da utzi.

Garabia Txanpi eta Jose Ramonen artean erabili dute ez da indarrik behar trebetasuna baizik.

Garabiak besorik gabe 300 tona pisatzen ditu, bota kontuak osorik zenbat izango den.

AITZIBER GURUZEAGA (TFNOA.: 272884)

ELIXABETE BELAUSTEGI (TFNOA.: 472292)